Euskal kantagintzaren gainean "ohi ez moduko azterketa musikologokoa" eskaintzea da Euskal kantagintza modernoa musikologiatik aztertua izeneko ikastaro teoriko eta praktikoaren helburua. 1960an hasi eta 2020ra bitarteko musika-proiektuak aztertuko dituzte, Ruper Ordorikari tarte berezia eginda, ikastaroaren gidari eta Ordorikaren lagun den Etxegoienek Totelak eleberrian garatutako Oñatiko musikariari buruzko fikziozko katedraren ildotik.
Izen-ematea zabalik
Egun bakarreko ikastaroa da eta publiko orokorrari zein irakasleei eta arloko profesionalei dago bideratuta. Uik.eus atarian dago izena emateko aukera, ekainaren 30era bitartean, eta bi prezio daude: Gazte Tarifa, 33 euro; eta Orokorra, 47 euro. Edozelan ere, badago izena merkeago emateko aukera ere.