Oñatin EH Bildu garaile, zinegotzi bat irabazita

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2023ko mai. 28a, 22:26

Hamaika zinegotzi lortu ditu, guztira, EH Bildu koalizioak, aurreko legealdian baino bat gehiago, kontrara berriz, EAJ-k zinegotzi bat galduta, sei eskuratu ditu.

Oñatiko boto zenbaketan akats bat egon dela jakin du Goienak. Mahai bateko boto zenbaketan nahasketa bat izan dute eta, EAJrenak ziren boto batzuk PPri egokitu dizkiote. Hala, datu ofizialetan PPk 274 boto dituela jasotzen den arren, 55 izango lituzke; eta EAJk 1.932.

Batzar Nagusiak vs Udal hauteskundeak

Bi hauteskundetarako botoa eman dute oñatiarrek gaurkoan, eta ondorengo taulan bien arteko konparaketa jasotzen da. Batzar Nagusietarako ere EH Bilduk jaso ditu boto gehien Oñatin, 3073, hain justu; EAJ-k, berriz, 1943 boto; PSE-k 239 eta PP-k 64.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak