Sorginen ipuinak kontatuko dituzte zapatuan Arantzazuko parketxean

Oihana Elorza Gorostiza 2023ko mai. 23a, 10:27

Euskal mitologian, sorginen pertsonaiak (Argazkia: Jentilbaratza kultur elkartea).

Euskal Herriko mito eta ipuin zaharrak kontatuko dituzte zapatuan Arantzazuko parketxean. Hiru ipuin guztira eta sorginak izango dira protagonista. 

Ataungo Jentilbaratza Kultur Elkarteko kide Marimundukok emanaldi berezia egingo du maiatzaren 27an Arantzazuko parketxean, Arantzazulab-ek eta Gipuzkoako Parketxe Sarea Fundazioak antolatuta. Euskal Herriko mito eta ipuin zaharrak kontatuko dituzte. "Hiru ipuin kontatuko ditugu, eta sorginak izango dira protagonista nagusiak aurten. Beste pertsonaia bat ere agertuko da, sorginekin harremana duena... baina ezin dut gehiagorik aurreratu. Esan dezakedan bakarra da ez dela Tartalo izango", azaldu du Maitane Aizpurua Marimunduko ipuin kontalariak.

Jentilbaratza elkarteak, batez ere, Jose Miel Barandiaran antropologo ataundarrak idatziz jasotako ipuinak kontatzen ditu, "bere erara". Elkartearen helburu nagusia da garai batean baserrietan kontatzen ziren ipuinak ezagutarazi eta berriro ere kontatzen jarraitzea, ahanzturan ez galtzeko.

Izena eman behar da aurrez

Ataungo euskaran kontatuko dituzte ipuinak, eta hitanoa ere asko erabiliko dute, "galbidean dagoelako". Emanaldia 16:30ean izango da eta aurrez eman behar da izena, 943 78 28 94 telefono zenbakian. Sarrera da bost euro.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak