Gaur zabalduko dute eguneko arreta zerbitzua

Oihana Elorza Gorostiza 2023ko mai. 22a, 10:03

Indarra lantzeko ariketa egiten (Argazkia: Rawpixel).

Adinekoen gaitasun kognitibo eta fisikoak lantzeko gunea izango da. Astelehenetan eta eguaztenean Lagun Lekun eskainiko dute eta martitzenetan eta eguenetan, Pake Lekun; bietan, 10:00etatik 12:00etara. Izena eman daiteke oraindik.

Astelehenetik, gaurtik, aurrera egongo da zabalik adinekoendako eguneko arreta zerbitzua. 65 urtetik gorako herritarrei dago zuzenduta eta arreta emango die menpekotasun arriskuan edo menpekotasun arina –fisikoa edo mentala– izan arren bizimodu autonomoa egiteko gai diren pertsonei, aldi batean edo modu iraunkorrean. Autonomiari eusten, pertsona aktibo mantentzen, gaitasunak lantzen, mendekotasun egoerak ekiditen eta, aldi berean, harreman sareari eusten laguntzeko ariketak egingo dituzte. Eguneroko bizitza antolatzeko jarraibide edo laguntza ere emango dute, erabiltzaileen egoera eta beharretara egokituta.

Astelehenetan eta eguaztenean Lagun Lekun eskainiko dute eta martitzenetan eta eguenetan, Pake Lekun; bietan, 10:00etatik 12:00etara. Hiru eta hamabi pertsona arteko taldeak egingo dituzte, eta oraindik badago tokia. Zerbitzua bi toki horietan kokatu arren, ez da eskatzen Pake-lekuko edo Lagun-lekuko erabiltzaile izatea. Izena emateko edo informazioa eskatzeko: ongizatea@ onati.eus edo 943 03 77 00.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak