"Herriko merkataritzaren eta ostalaritzaren indarberritzean" jarriko du fokua EAJk

Oihana Elorza Gorostiza 2023ko mai. 19a, 13:22

Herritarrak kalean.

Egun merkataritza eta ostalaritzaren alorrean dauden ekimenak mantendu, indartu eta berriak aztertu eta martxan jartzeko lan egingo dutela adierazi du alderdi jeltzaleak, "lehen sektorea ahaztu gabe".

"Oñatiko ekonomiaren garapena bermatzeko", ordea, EAJ-k "ezinbestekotzat" jotzen du lehen sektorearen zaintza eta sustapena. "Horretarako landa auzoak eta baserri inguruak zainduko ditugu, bertako beharrei erantzuna emanez", dio alkategai jeltzale Amaia Erostarbek. Oñatiko basoen zaintza Gipuzkoako Foru Aldundiaren Basotik Fundazioaren bitartez indartzea ere proposatzen du. Industriari buruz, berriz, "ehun indartsu horri heltzea" helburu duela adierazi du, "horretarako gure eskura dauden baliabide guztiak martxan jarriz", eta lur industrial erreserba bermatzeko lana egingo dutela. 

Tokiko merkataritza eta ostalaritza ere aipatu ditu Erostarbek dituen asmoen berri emateko bidalitako oharrean: "Herriko denda, taberna zein jatetxeak dira, bereziki, gure herriari bizia ematen diotenak". Horrela, EAJ-PNVk "herriko merkataritzaren eta ostalaritzaren indarberritzen" jarriko du fokua, "gaur egun dauden ekimen eta ekintzak mantenduz, indartuz eta, noski, berriak aztertu eta martxan jarriz. Adibidez, PERCOn, dagoeneko, jasota dauden merkatarientzako digitalizazio programak indartzea proposatzen dugu; era horretan, alor digitalean punta-puntako formakuntza jasota eta behar bezala menderatuta, bezeroekiko salerosketa-harremana bai aurrez aurre, bai digitalki egiteko aukera eduki dezaten eta sustatu dezaten". 'Oñatiko erosketen pasaportea' ekimena edota merkataritza eta ostalaritzaren gida osatzea ere aipatu dituzte jeltzaleek proposamen gisa. "Gure helburua da Oñatiko erakusleihoetara zein tabernetara denok buruan eta begian gordeta dugun irudia eta itxura bueltatzea, eta horretarako lan egingo dugu, beste herrietako ereduak aztertuz, ekintza berriak sustatuz eta, bereziki merkatari eta ostalariekin elkarlana indartuz", gaineratu du alkategai jeltzaleak. Dituzten asmoak "elkarrekin eta elkarlanean" egingo dituztela ere badio Erostarbek oharrean.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak