Egindako bidetik "jarraitzeko ilusioz" daudela dio EH Bilduk

Oihana Elorza Gorostiza 2023ko mai. 18a, 17:35

EH Bilduren zerrendaren aurkezpenean.

Agintaldiaren balorazioa egin du Udal Gobernuak, eta proiektuak bai, baina "egiteko era" ere azpimarratu du.

Azken lau urte hauetan Udal Gobernuak egindako lana nabarmendu du EH Bilduk, eta egindakoak ez ezik "egiteko mo- dua" ere aipatu du, horri garrantzia eman diotela esanez. "Zer egin baino gehiago, zergatik egiten den da garrantzitsua. Eredua eta proiektua. Eta EH Bilduk argi ditu biak. Gobernatzeko eredu propioa daukagu, benetako parte hartzean oinarritzen dena, berdinetik berdinera diharduena, herritarrekin, herritarrentzat, denontzako, lanean dabilena. Ez gara hitzetara mugatzen. Guretzat, partaidetza ez da hitz soil bat, gobernantzarako eredu bat baizik, eta horregatik jardun dugu eta dihardugu egunerokoan herri- kideekin batera lanean", adierazi du Izaro Elorzak ohar bidez. Bide horretan jarraitzeko "ilusioz" daudela gaineratu du.

Onaro, Energia Plana, Natur Eskolaren birgaitzea, kiroldegiko lanak eta Emakumeen Etxearen sorrera aipatu ditu proiektuen artean, baina denak izan direla garrantzitsuak: "Garrantzitsuak izan dira Esperientzien Gela, herriko jolasguneen diagnostikoa, herri hezitzaile izan gaitezen abiaraziriko proiektuak, Nagusien Mahaia, adinekoen zaintzan diharduten pertsonentzako formakuntzak, landa eremuko auzoentzako dirulaguntzak, gazteen ahalduntzean sakontzeko ekimenak, partaidetza araudia, kultur ekintzen sustapenerako egitasmoak, herriko komertzio eta zerbitzuak bultzatzeko bonu sistema eta abar".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak