Errekaldeko aparkalekuak, erabilgarri

Oihana Elorza Gorostiza 2023ko maiatzaren 18a

Erabilgarri daude Errekaldeko 29, 31 eta 33. zenbakidun eraikinen atzealdean egokitutako hamar aparkalekuak. Semaforoa ere jarri dute, aparkatzeko lekurik dagoen edo ez jakiteko. Instalatu den sistema adimendun horretan dago berritasuna: aparkalekuak libre edo okupatuta dauden detektatzen duten sentsoreak jarri dituzte, eta haiei lotutako semaforoa ere bai.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak