"Herritarren proposamenak oinarri hartuta landutako programa" erakutsi du EAJ alderdiak datozen udal hauteskundeei begira. Aipatzen dituen artean daude aurretik ere jakinarazitakoak: gazteentzako etxebizitzak eraikitzea Garayn, musika-eskola berria Oñaitturrin eraik tzea eta kanpoko igerilekuak egitea Korriuenako kirolgune berrian beste hainbat kirol-ekipamendurekin batera. Horiez gain, beste hauek era iragarri ditu: tokiko ekonomia sustatzea, trantsizio energetikoaren eta energia berriztagarrien aldeko apustuan aurrera egitea, Oñatiko garraio publikoa indartzea eta hobetzea eta bizikidetza ordenantza egitea, "Oñati herri ondarearekiko arduratsua den herri bilakatzeko, kartel zein pintadarik gabe".
Proiektu estrategikoak
Alderdiak prentsa ohar bidez bidali duen programan, Amaia Erostarbe alkategai jeltzaleak dio "Oñati bizitzeko herririk onena" izatea nahi dutela, "etorkizuna izango duen herria, pertsonak erdigunean jarriko dituena eta oñatiarrei bizi-kalitate ona eskainiko diena". Eta hori lortzeko dira programan jasotzen dituzten proposamenak. Garayko gazteendako etxebizitzak tasatuak eta babes ofizialekoak izango direla dio, % 75ean, prezio mugatuekin eta baita alokairu-erregimenean ere; gaineratu du hutsik dauden etxebizitzak birgaitzeko eta alokairuan jartzeko laguntzak gehituko dituztela. Olaitturriko musika eskolaren barruan ikusten ditu txistulari taldea, banda eta Ganbara Faktoria ere, eta kirol eremu berria da hirugarren proiektu estrategikoa. Oñati eta Elorregi arteko autobus zerbitzua indartu, "herri garbia" eduki eta trantzisio energitekoan "aurrera" egin gura dutela ere jasotzen du jeltzaleen programak. Guztia "herritarrekin batera" egin gura dutela gaineratu dute jeltzaleek.