Iaz Trikika Eguna egin zuten, ekainean, Lizargarate trikitizale elkartekoekin batera. Eingo taldearekin giro ederra sortu zen eta, horregatik, aurten ere talde bera gonbidatzea erabaki dute. Iluntzean, 19:00etatik aurrera, ibiliko da kalez kale Eingo taldea.
Hika Eguna bera, baina, lehenago hasiko dute. 13:00etan hasiko dute hika-poteoa Arrano tabernan eta 14:30eaan izango da bazkaria Iturritxo jatetxean. Arranon eta Irizar estankon eman daiteke izena bazkarirako. Ingo Xonau! taldeko kideek herritarrei parte hartzeko deia egin diete, ez dela beharrezkoa hika ondo egitea esanez eta gaizki eginda ikasten dela gogoratuz.