Gozatu ederra hartu dute San Migel Txiki jaiekin oñatiarrek, beste behin

Miren Arregi Amasorrain 2023ko mai. 8a, 10:03

Hitzordu garrantzitsua dira Oñatiko San Migel Txiki jaiak herritarrendako eta aurten ere jendetza ibili da jai batzordeak antolatutako ekintzatan. Egubakoitzean etxafuegoekin batera hasi zen festa eta ez da atsedenerako tarterik izan. Kontzertuak, gazta eta ardo dastaketa, umeendako jolasak, talo postuak, mountain bike trabesia, elektrotxaranga, auzo bazkaria, txorimalo eta erraldoiak... Beste behin, San Migel Txikiek, ez dute hutsik egin.

Jaiak bukatzearekin batera, jaietan saldutako boletoen zozketa egin zuten. Hauek dira aurtengo zenbaki sarituak. Hilabeteko epea egongo da sariak jasotzeko.

1. Saria: 2139 / Ordezkoa 4484

2. Saria: 1997 / Ordezkoa 2428

3. Saria: 1265 / Ordezkoa 3212

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak