Partidu erabakigarria zuen gaur Aloña Mendik Azkoagainen. Sailkapeneko zuloan sartuta daude oñatiarrak eta mailari eusteko ahaleginean, gaurko hiru puntuak eskuratzea ezinbestekoa zuten. Bada, Aritz Garmendiak zuzentzen duen taldeak ezin izan du Eibarren aurkako lehia irabazi: 1-2 galdu dute.
Lehenengo zatian eibartarrak nagusi izan dira zelaian. Etxeko atezain Jon Irazabalek bi geldiketa ikusgarri egin ditu eta horiei esker eta Jon Guridik atepetik atera duen baloiari esker, aldageletara husnako berdinketarekin joan dira.
Bigarren zatian, hobeto
Bigarren zatian etxeko jokalariak indarberrituta irten dira: baloiaren kontrola eskuratu dute eta Guridik erdiratutako baloi bat, zelaira atera berri zen Ander Bikuñak sareetan sartu du. Gol horren ondoren minutu on batzuk izan ditu etxeko taldeak baina ezin izan du Eibarko atezaina gainditu. Aipatu behar da eibartarren atea zaintzen Joseba Bermejo oñatiarra egon dela.
Eibarrek kontraerasoan sartu du berdinketaren gola. 72. minutuan Odriozolak sartu du; eta, lehenengoaren ondoren bigarrena iritsi da, penaltiz. Gomezek sartu du gola markagailua 1-2 utziz.