Albok eta Sarutobi nagusi, ligako eta kopako finaletan

Mireia Bikuña 2023ko api. 30a, 12:12

Ligako azken norgehiagokan Sasquatch menderatu dute, 2-0. Kopako, aldiz, penalti jaurtiketetan erabaki da. Seigarren penaltia huts egin du Tutelatrakuk. Hori horrela, Oñatiko Beteranoen denboraldia bukatutzat eman dute gaur.

Zale mordoaren babesarekin eta animoekin jokatu dira denboraldiko azken bi partiduak: finalak, alegia. Ligako arauzko 80 minutuetan erabaki da Alboken alde. Iaz kopa irabazi zuten, eta aurten, liga txapelketa. Azken hori, bigarrengoz. Sasquatch izan da zapore gaziarekin geratu dena.

Lehen finala kopakoa izan da. Eta, Beteranoen txapelketan jokatzen duen talde gazteenak irabazi du. Aurten jokatu dute lehen aldiz, eta hori ez da traba izan kopa irabazteko: Sarutobik eta Tutelatrakuk bina berdindu dute, eta penalti jaurtiketatan, hobea izan da txapelduna.

Bi finaletako jokalari onenak Julen Aranburu (Albok) eta Xabi Santa Kruz (Sarutobi) izan dira.

Sari gehiago

Finalak bukatu ostean, sariak banatzeko unea heldu da. Ondorengo sariak banatu dituzte antolatzaileek:

  • Jokalari beteranoena: Jon Pildain (Albok)
  • Golegile onena: Roberto Idigoras (Mazedonia)
  • Gol gutxien jaso duen atezaina: Aitor Sanchez (Albok)
  • Liga erregularreko txapelduna: Albok

Erlazionatuak

Beteranoen finaletako argazkiak

Mireia Bikuña 2023 api 30 Oñati

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak