Gaurko osoko bilkuran egingo dituzte hauteskunde mahaietako zozketak

Oihana Elorza Gorostiza 2023ko api. 27a, 11:43

Zubikoako kantxa urdinean egon ohi dira mahaiak.

Hamabost mahai egongo dira eta bakoitzerako, gutxienez, bederatzi izen aterako dituzte. Bihartik aurrera saiatuko dira jakinarazpenak udaltzaingoaren bitartez banatzen.

Gaur, eguena, 18:30ean, egingo dute apirileko ohiko osoko bilkura eta hor egingo dituzte maiatzaren 28an hauteskunde mahaietan egon beharko duten herritarrak izendatzeko zozketak. Zozketa egiteko datak apirilaren 29tik maiatzaren 3ra arteko egunak baziren ere, Bergarako hauteskunde batzordeak baimena eman du zozketa aurreratzeko, jakinarazpenak ahalik eta bizkorren heltzeko. Horrela, Oñatin, gaur, apirilak 27, egingo dituzte.

Guztira hamabost mahai daude eta lau hautesleku: Zubikoa kiroldegia (7), Santa Marina plazako ikastetxea (4), Bidaurreta dorrea (2) eta Olakuako haur eskola (2). Mahai bakoitzean lehendakari bat, 2 bokal eta dagozkion ordezkoak izendatuko dira (gutxienez 9 mahai bakoitzeko eta ordezko gehiago alegazioak suertatzen badira).

Izendatuak izan diren herritarrek bihartik aurrera jasoko dute jakinarazpena.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak