Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Pirinio Atlantikoetako Departamenduko Kontseiluak, lanki- detzan, Ideiak 2022 egitasmoa kaleratu zuten joan den urtean, mugaz bi aldeko gizataldeak elkarrekin harremanetan jartzeko.
Ordurako jada Beskoitze eta Oñatiko ikastolak harremanetan zeuden eta proiektu bateratu bat aurkeztu zuten, ekimena sakontzeko helburuarekin: Beskoitze-Txantxiku: Bi ikastola, zubi bat. Horren baitan kokatzen dira bi topaketak.