Kontuak onartzeko Iraia Sola erakundeko gerenteak hitza hartu zuen eta Zubillaga-Oñatiren egungo egoeraren berri eman zien bertaratutakoei.
Orokorrean, Zubillagaren eguneroko jardunaren balorazioa positiboa izan da, egoera ekonomiko orokorraren eraginaren ondorioz azken hilabeteetan jarduna zerbait jaitsi den arren. Bertatik, esker ona luzatu nahi izan zieten Gobernu Batzordeari lau urte hauetan egindako lanagatik. Agintaldiko azken batzar orokorrean honako ordezkari hauek hartu zuten parte: Jon Luqui (Urretxuko alkatea), Beñardo Kortabarria (Antzuolako alkatea), Santi Balantzategi (Aramaioko zinegotzia), Gorka Artola (Beragarako alkatea), Sabastian Aranzabal (Elgetako zinegotzia), Maite Uribe (Eskoriatzako zinegotzia) Koldobike Olabide (Legazpiko alkatea), Juan Bengoa (Leintz Gatzagako alkatea) eta Axier Iraeta (Oñatiko zinegotzia).
Maiatzaren 28an izango diren udal hauteskundeen aurretik egin duten azken batzarra izan zen atzokoa. Hauteskundeen ondoren, ekainetik aurrera, ordezkari berriek osatuko dute Gobernu Batzordea.