Sinatzaile biek badakite barne-komunikazioa gero eta estrategikoagoa dela erakundeetan, tresna horren bidez, konpainiaren estrategiaren berri eman, enplegatuekin konektatu eta elkarrizketa sortu, eta enpresa-kultura eta konpromisoa sustatzen direlako.
Bere balioa indartzeko helburuarekin sinatutako hitzarmenean jasotako lan-esparruen artean, honako hauek nabarmentzen dira: barne komunikazioaren ezagutza-esparruetako jarduerak garatzea; eztabaida eta esperientzia-trukea garatzea; arloa sustatzen, indartzen eta garatzen laguntzea; eta prestakuntzari, ikerketari, gizarte-erantzukizunari, argitalpenei eta bestelakoei buruzko informazio-trukea sustatzea.
"Akordio berri hau Mondragon Unibertsitateko ikasleentzako lorbidetzat jotzen dugu, lotura berriari esker etorkizuneko belaunaldiek aukera izango dutelako barne-komunikazioaren mundura hurbiltzeko eta sektoreko profesionalekin zuzeneko harremanak izateko", adierazi du Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateko dekano Lander Belokik.