Maiatzaren 26an izango da hori, ekimenari itxiera emateko, eta berarekin batera izango dira Jon Garaño eta Jose Mari Goenaga euskal zinemagileak, hiruek osatzen baitute Moriarti Produkzioak. Besteak beste, Loreak (2014), Handia (2017) eta La trinchera infinita (2019) filmak egin dituzte, baina, oraingoan, Balenciaga telesaila egiteko baliatu duten "lan-eredu kooperatiboa" izango dute hizketagai.
Bada, antolatzaileek jakinarazi dute era honetako ikastaroekin helburu dutela "zinemagilearen begirada bakarra deszentralizatzea", baina baita gehiago ere: "Proiektu bat osatzen duten lanbide tradizionalagoak ezagutaraztea, zinema modu kritiko batean ikusteko eta irakurtzen ikasteko".
Interesa duenak, beraz, Koldo Mitxelena Kulturuneko areto nagusian izango da saioa 19:00etan, Donostian, eta, sarrera librea izango da tokiak bete artean. Horrez gain, kmk.gipuzkoa.eus web-orrian ere ikusgai izango da zuzenean.