Aloña Mendiko mendi sailak antolatuta, Leintz bailara aldera egingo dute irteera apirilaren 16an. Gatzaga eta Dorletatik abiatuz, Arabako mugan dagoen Elgeamendi (942 metro) tontorra igoko dute lehendabizi. Deba ibaiaren sorburutik (Erreketa) pasatuz, mendiaren ertza hartu eta Makatzagainetik (996 metro) igarota Aitzorrotz (738 metro) puntako ermita aldera joko dute, Eskoriatza gainean, azken jaitsiera egiteko.
Ibilbideari dagokionez, zailtasunik gabea dela adierazi dute antolatzaileak; 15,5 kilometro, sei ordu inguru, 750 metroko desnibela. Joateko, derrigorrezkoa da federatuta egotea.
Irteera apirilaren 16an da –08:00etan postetxetik irtenda– baina izena emateko azken eguna hilaren 13a da. Aloña tabernan edo helbide honetara mezua bidalita eman daiteke izena: alonamendi.mendi@gmail.com. Prezioa da: bazkideak, 10 euro.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!