Lizitaziora aterako dute Eltziako taberna, bi urterako

Oihana Elorza Gorostiza 2023ko api. 13a, 19:34
Eltziako taberna.

Oinarriak berritu egin dituzte; eskaintzak aurkezteko epea apirilaren 17tik maiatzaren 12ra izango da. Instalazioak ikusteko bisita eskainiko dute maiatzaren 4an.

Hilabete honetan, apirilean, aterako du Udalak lizitaziora Eltziako tabernaren ustiaketa. Bi urterako kontratua izango da, beste bi urtez luzagarria izango dena, eta eskaintzak aurkezteko epea apirilaren 17tik maiatzaren 12a bitartekoa izango da, EAEko kontratazio-atariaren bitartez edo HAZ bulegoan. Interesa dutenek aukera izango dute instalazioak bertatik bertara ikusteko. Maiatzaren 4an egingo dute bisita berezi hori, eta komeni da aurrez jakinaraztea, partaidetza@onati.eus helbidera idatzita edo 943 78 04 11 telefono-zenbakira deituta.

Gaur egun tabernaren kudeaketaz arduratzen direnek apirila izango dute azken hilabetea. Ondoren, lehiaketa eta esleipen prozesuak iraun bitartean, taberna itxita egongo da aste batzuetan. Egun horietan, garbiketa orokorra egiteaz gain, guztia ikuskatuko du enpresa aditu batek, eta, beharra ikusiz gero, egin beharreko esku-hartze edo konponketak gauzatzeko aprobetxatuko dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak