Kirol elkarteek kirola sustatzeko antolatzen dituzten ekintzak eta kirol arloan ohiz kanpoko jarduerak antolatzeko dirulaguntzak emango ditu aurten ere Oñatiko Udalak. Eskaerak egiteko epea apirilaren 21era arte egongo da zabalik. Aurten, baina, eskaera guztiak telematikoki egin behar dira, udal webguneko Tramiteak ataletik. Horretarako, eskatzaileak ziurtagiri digitala izan behar du, ezinbestean. Eskaera-orriarekin batera, diruz lagundu gura den kirol asmoaren aurrekontua ere aurkeztu beharko du interesatuak, baita zerga-betebeharrak egunean dituela egiaztatzen duen agiria ere.