Nekazaritza arloan lan egiteko interesa izan eta langabezian dauden pertsonei zuzendutako formazio ikastaroa da, 330 ordukoa. Ikastaro teoriko-praktikoa izango da eta hiru jarduera landuko ditu: lurraren prestaketa, landatze eta ereitea; ureztatzea, ongarritzea eta tratamenduen aplikazioa eta laboreetako eta instalazioen mantentze lanak. Horrezaz gain, bisita teknikoak eta arloko enpresetan praktikak egingo dira.
Ikastaroa Hazi-k emango du Zubillagako Olaburu zentroan eta izena Lanbideren webgunean eman daiteke. Informazioa eskuratzeko: 627 43 19 04.