Drone bidezko plataforma batek merkataritza trukea bultzatzen lagunduko lukeela uste du alderdi popularrak

Oihana Elorza Gorostiza 2023ko api. 4a, 12:37

Drone bat (Argazkia: wikipedia commons).

Oñatiko PPk drone bidezko merkataritza trukerako udal plataforma bat sortzea proposatuko du maiatzeko udal hauteskundeetan.

Tokiko merkataritzari eta landa-inguruneari laguntzeko programaren barruan kokatzen du Oñatiko alderdi popularrak egitasmo hau. "Ideia da, lankidetza publiko/pribatuaren bidez, tokiko saltokiak, negozioak eta baserriak barne hartuko lituzkeen udal plataforma bat sortzea, dronen bidez bi noranzkoetan produktuak erosi eta trukatzeko aukera emango lukeena", dio Ricardo Guisado alkategai popularrak prentsa ohar bidez. Dio modu horretara, adibidez elurragatik –Urbiara elikagaiak astoz eraman zuten gertaera adibide jarrita– isolatuta gelditzen diren herritarrek elikagaiak lortu ahal izango lituzketela, errepideetan egon daitezkeen arriskuak ekidituz.

Sistema hori jartzea erraza izango dela ere badio Guisadok, teknologiak eskaintzen dituen abantailak aprobetxatu egin behar direla eta probaldian doakoa izango zela: "Produktuak zuzenean dendetan eta negozioetan erosiko lirateke internet bidez edo telefono bidez. Saltokiek basera egokitutako bilgarrietan eramango lituzkete, eta teknikari espezializatuek aldez aurretik hitzartutako lekura bidaliko lituzkete produktuak".

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak