"Oso pozik" agertu da Izaro Elorza Oñatiko EH Bilduk osatu duen zerrendarekin: "Alde batetik, badaukagu aurretik gatozenon esperientzia, eta, beste alde batetik, jende berria ere badaukagu. Esparru ezberdinetan lanean ibili gara eta esperientzia hori guztia daukagu taldean". Gauzak horrela, amaitzear den agintaldian udalbatzan dauden bost zinegotzi agertzen dira zerrenda berrian.
Osatutako lantaldea "motibazio iturri" dela gaineratu du: "Hauteskundez hauteskunde talde ikaragarri bat osatzen dugu, eta hor ikusten da jendea prest dagoela lanerako, Oñati hobeago baten alde lana egiteko". Datorren legealdira begira, "datorrenari helduko" diotela dio: "Denon artean, herriarekin batera, taldearekin aurrera egingo dugu".
Honako 20 herritarrek osatzen dute zerrenda:
- Izaro Elorza Arregi
- Xabier Igartua Loidi
- Lierni Altube Moiua
- Anik Zubizarreta Arturo
- Iñigo Ruiz Barron
- Iñaki Olalde Altzelai
- Saioa Arkonada Perez
- Iker Oñate Aiastui
- Asier Lauzirika Arrondo
- Ekhiñe Mendi Altube
- Idoia Aierbe Lizarralde
- Jesus Aranburu Arregi
- Juanje Anduaga Madinazkoitia
- Haizea Agirre Barrena
- Rosa Igartua Urkia
- Heddu Said Nafee
- Arkaitz Bengoa Hernandez
- Marilo Unzurrunzaga Posada
- Amaia Goitia Arenaza
- Jesus Mari Aranburu Raymond