09:00etan itxiko dute bihar Arantzazurako bidea, erromesaldiagatik

Oihana Elorza Gorostiza 2023ko mar. 31a, 14:54
Joan den urteko erromesaldia.

Erramu Zapatu eguna da bihar, apirilak 1, eta erromesaldia egingo dute, oinez, Arantzazura. 09:00etan Ertzaintzak errepidea itxiko du Azkoagaineko eta Araotzeko bidegurutzetan eta jendea igotzen den heinean zabalduko dituzte. 12:00etan otoitza egingo dute santutegian.

09:00etan abiatuko dira erromesak, oinez, Soraluze hotelaren paretik, "gure munduak dituen zauriak gogoratuz". Ordurako errepidea itxita egongo da, Azkoagain parean, ibilgailuendako. Baita Araotzeko bidegurutzea ere. Eta erromesak basilikara heldu ahala zabalduko dituzte errepideak.

Autobusetan heltzen diren erromesak Soraluze parean jaitsiko dira eta autobusak gora joango dira Arantzazun bertan aparkatzeko; aurten ez dituzte Oñatin aparkatuko, ez dute-eta aurrikusten autobus asko etortzea. Beste berrikuntza bat mezarena da. Aurten ez da mezarik egongoa, bai, ordea, otoitza. Basilikan izango da hori, 12:00etan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak