Aniztasun Eguna ospatuko du bihar Elkar Heziko ikasle talde batek

Oihana Elorza Gorostiza 2023ko mar. 30a, 12:45
Larrañako eraikina.

Larrañako egoiliarrekin batera ospatuko dute, Aniztasunetik eraikiz izeko proiektua biribiltzeko. Futbola, dantza eta gastronomia uztartuko dituzte.

Aniztasunetik eraikiz proiektua biribiltzeko helburuz, Aniztasun Eguna antolatu dute Elkar Hezi ikastetxeko DBH 3.mailako ikasleek Larrañako egoiliarrekin batera. Bihar, martxoak 31, ospatuko dute. Goizean futbol txapelketa izango dute Azkoagainen 11:00etik aurrera eta ondoren, Munduko dantzak izeneko tailerra, Gaztelekuan. Bide batez, Munduko Sukaldaritzan aritu eta dastatzeko aukera ere edukiko dute.

Elkar Hezik jakitera eman duenez, Gipuzkoako Aldundiarekin batera, hiru urteko programa jarraitzen ari den taldea da hau, Gipuzkoa mailan beste sei ikastetxeekin batera. Joan den urtean hasi eta datorren ikasturtean osatuko da aniztasunarekiko hurbilketa helbudur duen proiektu hau. Aurtengo gaia da Giza Eskubideak eta Gobernuz Kanpoko Erakundeak, eta ijitoen ahalduntzean lan egiten duen Kale Dor Kayiko elkartea zein ZEHAR-ekin hurbil aritu izan dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak