Zortzi ikastaro eta komikintzari buruzko mahai ingurua, Antixenak antolatutako arte jardunaldietan

Oihana Elorza Gorostiza 2023ko mar. 21a, 11:27

Graffitia (Argazkia: Walimai.photo. Flickr).

Aantixena gaztetxeak antolatuta, serigrafia, argazkigintza, buztin, pintura eta grafiti tailerrak egingo dituzte, besteak beste, apirilaren 12tik 26ra. Izen ematea zabalik dago martxoaren 31ra arte.

Arte jardunaldiak antolatu ditu Antixena gaztetxeak apirilerako. Buztina landu, argazki esteno- peikoa, grafitiak, Photoshop, mural margotzea, serigrafia eta pintura tailerrak egingo dituzte, besteak beste. Apirilaren 12tik 26ra bitartean izango dira jardunaldiak eta izena emateko epea zabalik egongo da hilaren 31ra arte. Parte hartu gura duenak mezua bidali behar du helbide honetara: antixenakogaztetxia@gmail.com.

Tailerrez gain, komikigintzak Euskal Herrian izan duen ibilbideaz berba egiteko mahai ingurua antolatu dute. Asisko Urmenetak, Marrakatuek, Maite Caballerok eta Pernan Goñik hartuko dute parte tertulia horretan. Iñaki Jauregialtzo, Amaia Cuesta, Xabier Mendizabal, Gontzal Belategi, Iban Martinez eta Xabier Ugarte dira, esaterako, jardunaldietako saioak gidatuko dituztenetako batzuk.

Data horien baitan, Antixena Eguna ere egingo dute, azokarekin eta kontzertuekin. Bazkarirako txartelak Arranon daude salgai.

Hemen dago jasota eskaintza.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak