Bihar itxiko da apirileko Arte Jardunaldietarako izen-ematea

Mikel Zumalde Etxabe 2023ko mar. 29a, 12:30

Apirilaren 12tik 26ra bitartean izango dira jardunaldiak eta bihar izango da izena emateko azken eguna. 

Antixena gaztetxeak apirilerako antolatu dituen Arte Jardunaldietan parte hartzeko epea bihar amaituko da. Apirilaren 12tik 26ra, buztina landu, argazki estenopeikoa, grafitiak, Photoshop, mural margotzea, serigrafia eta pintura tailerrak egingo dituzte. Tailerrez gain, komikigintzak Euskal Herrian izan duen ibilbideaz berba egiteko mahai ingurua antolatu dute, eta Artixena eguna ospatuko dute apirilaren 22an. Egun horretarako azoka antolatu dute eta egingo duten bazkariko txartelak Arrano Tabernan eskuratu daitezke. 24an, Bomb It dokumentala ikusiko dute.

Zozketa

Hasiera batean, apirilaren 12an egin behar zuten buztin tailerra, eta 19rako aurreikusita zegoen Tornuarekin jolasean tailerrean plaza mugatuak gainditu egin dira; hori dela eta, tailerrak bi egunetan egin beharrean lau egunetan egingo dituzte. Hala, buztin tailerra apirilaren 12an eta 13an egingo da eta Tornuarekin jolasean tailerra, apirilaren 19an eta 20an. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak