Aloñako eskubaloi jokalari ohi Pablo Agirregabiria oñatiarra hil da Lugon, auto-istripuan

Oihana Elorza Gorostiza 2023ko mar. 28a, 19:28

Pablo Agirregabiria (Argazkia: dxtcampeon.com webgunetik hartuta).

Aloña Mendiko eskubaloi taldeko jokalaria izandakoa, kirol ikasketak egitera joan zen Galiziara eta harrez gero han ibili da, beti eskubaloiari lotuta. Azken 24 urte hauetan A Coruñako OARko kirol taldean jardun du.

Oñatiarra sortzez (Oñati, 1972), 1990 urtean sartu zen A Coruñako OAR taldean, kirol ikasketak egiten zituen bitartean. Kategoria txikiagoko taldeen entrenatzaile moduan ere ibili zen jokalari urteetan eta eskubaloia sustatzeko eskolak eta antzerakoak sortu zituen. 1999an OAReko talde gorena entrenatzen hasi zen eta harrez gero elkarteari lotuta egon da, entrenatzaile eta kirol zuzendari moduan. Galiziako hainbat komunikabidek jaso dute Agirregabiriaren heriotzaren albistea, auto istripuan, Lugon, A-6 autobidean.

Galiziara joan aurretik Aloña Mendiko eskubaloi taldeko jokalaria izan zen Pablo Agirregabiria. Entrenatzaile ona izateko dohaina zuela aipatu izan dute hura ezagutu zuten taldekideek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak