Arta Kolektiboaren 'Sehaska kanta gorriari' lana, "arrakastarekin" estreinatuta

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2023ko mar. 26a, 16:49

Emakumeen sormen lana ikusarazteko Udaleko Kultura eta Berdintasun sailek bultzatutako bekaren emaitza da Arta Kolektiboak sortu duen Sehaska kanta gorriari antzezlana. Hilabeteetako lanaren ostean, herriko antzokian egin zuten atzo, zapatua, estreinako emanaldia.

Irene Balzategi eta Amaia Castañeda dita taularen gainean izan ziren aktoreak, Gentzane Martinez de Cestafe da zuzendaria, Itziar Bastarrikak izan du iruditegiaren ardura eta Jaione Azkonak soinuarena.

"Atzoko emanaldiaren balorazioa, ezin hobea"

Hala dio Arta Kolektiboko aktore Irene Balzategik. "Oso babestuta sentitu ginen talde dena. Etxean proiektua aurkeztea presioa da, baina argi geratu zen herriaren babesa dugula eta hori oso garrantzitsua izan da. Ekainetik ari gara proiektuarekin lanean eta atzoko emaitza ikusita, merezi izan du aurretik egindako lan guztia. Atzo bizitako sekulakoa izan zen. Ikuskizuna toki ezberdinetara eramatea da orain gure helburua eta laster hasiko gara banaketa eta zabalkunde lanetan".

Ikastetxeetan tailerrak

Aretoetan lana eskaintzeaz gainera, herriko ikastetxeetan tailerrak egiteko asmoa dutela gaineratu du Balzategik: "Gure proiektua ikastetxeetara ere eramango dugu eta  ikasleekin obra honen inguruko antzerki sozialak tailerrak egingo ditugu. Hori izango da, bada, hasi dugun gure ibilbidearen jarraipena".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak