Binakako Laboral Kutxa Masterraren txapela jantzi du Uxue Osesek

Josu Bilbao Atxutegi 2023ko mar. 26a, 16:22

Pilotari oñatiarra eta Olatz Arrizabalaga nagusitu dira Zarautzen jokatu den binakako finalean, Amaia Aldairen eta Nora Mendizabalen aurka (14-22).

Goraino bete den Zarauzko Aritzbatalde pilotalekuan jokatu da gaur Emakume Maste Cup txapelketako binakako final handia, eta Uuxe Oses oñatiarra eta Olatz Arrizabalaga gernikarrak jantzi dituzte garaileen txapelak, Aldai eta Mendizabal 14-22 garaitu ostean. Gernikarrak eta oñatiarrak txapelketa guztian zehar erakutsitako nagusitasuna berretsi dute Zarautzen. Uxue Osesek, bere lehen txapela jantzi du 17 urterekin, eta "beterano baten moduan" aritu da da Aritzbataldeko pilotalekuan.

Finalak hasiera borrokatu eta lehiatua izan du. Aldai eta Mendizabal partida atzeko koadroetan kargatzeko asmoarekin kantxaratu dira. Hasiera horretan, Arrizabalagari eta Osesi eustea egokitu zaie, eta defentsan lan itzela egin behar izan dute gerora finalaz eta txapelaz gozatu ahal izateko. Aldaik huts egite batzuk pilatu ditu eta gernikarra eta oñatiarra 4-10 aurreratu dira markagailuan.

Gorriek, ordea, ez dute amore eman eta atzean zigortuz markagailua orekatu dute, 10-11, aurretik jartzea lortu gabe. Orduantxe Olatz Arrizabalagak jokoan sartu da eta norgehiagoka urdinen alde erabaki da. Azken urteetan patxada handia irabazi du Arrizabalagak, gaur ere bere momentua iritsi arte lan egiteko gai izan da eta apenas bi pilota galduta, azkenerako ikaragarri gozatu du.

Garaipena gero eta urrutiago ikusita, ordea, Aldai-Mendizabalentzat finalaren bigarren parte luzea amesgaizto bat izan da, ez direlako euren maila emateko gai izan. Arrizabalaga-Oses izan dira aurtengo emakumezkoen binakako txapeldunak eta hurrengo astean gizonezkoak zeintzuk izango diren ikusiko dugu Nafarroa Arenan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak