Areto-bizikleta maratoia egingo dute apirilaren 1ean Zubikoan

Oihana Elorza Gorostiza 2023ko martxoaren 23a

Areto-bizikleta saioa Zubikoan.

40 minutuko lau saio egingo dituzte, bakoitza monitore batek gidatuta, eta jatekoa eta edatekoa egongo da saiotik saiora. Bailarako 16 urtetik gorakoek har dezaketa parte eta izen ematea zabalik dago.

Areto-bizikleta maratoia antolatu dute Egoitek enpresak eta Oñatiko Udalak apirilaren 1erako, Zubikoan. 16 urtetik gorakoendako izango da eta izena www. kirolprobak.com helbidean eman behar da. Oñati, Arrasate, Legazpi, Zumarraga eta Eskoriatzako areto-bizikletako ikasleek 16 euro ordainduko dute eta gainerakoek, 23.

Maratoia 10:00etatik 13:00etara egingo da. 40 minutuko lau saio egingo dituzte, bakoitza monitore batek gidatuta, eta jatekoa eta edatekoa egongo da saiotik saiora.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak