Hari-instrumentuekin liluratuta

Hasier Larrea 2023ko mar. 18a, 17:22

Oñatiko musika eskolako 6 urteko ikasleek Aequus Ensemble orkestraren emanaldiaz gozatu dute, modu berezian. Izan ere, biolina eta txeloa moduko hari-instrumentuak gertutik ikusi eta probatzeko aukera izan dute, argiago izateko zerekin trebatu.

Santa Anan orkestra barrutik ezagutzeko kontzertu pedagogikoa egin dute gaur Aequus Ensembleko kideek. Gonbidatu bereziak izan dituzte aurrean: Jose de Azpiazu musika eskolako ikasle gazteak, gurasoen laguntzarekin. Txikiak emanaldia oholtza azpitik entzuten hasi dira, eta jarraian eszenatokira igo dira, musika-tresnak gertutik ikusteko. Modu horretan ikasi dute hari-instrumentuzko orkestra batean zer-nolako musika-tresnak dauden. Bakoitza identifikatzeko, musikariek Dragon piezaren 13 konpas jo dituzte denek batera, eta, gero, banan-banan.

Tekniken berri jakin dute baita ere, arkuarekin jotzea edo pizzicato egitea –hatzamarrarekin soka atximurkatzea– desberdinduz. Bestalde, abestietan arreta jartzeko parada izan dute, joko baten bitartez; ikasle bakoitzak globo bat puztu du, eta orkestrak interpretatzen zuen piezak –Harry Potter, Karibeko piratak...– baldin bazekizkiten, globoa altxatu behar zuten. Ekitaldia borobiltzeko, bospasei biolin txiki probatzeko gonbidapena jaso dute haurrek, eta ezin halako aukerari muzin egin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak