Ganbara Kantu Eskolak udaberriko kontzertua eskaini du

Bi urteko hutsunearen ostean, Ikastetxeak Kantari ekimeneko abesbatzek ere parte hartu zuten emanaldian

Ganbara Kantu Eskolako abesbatzak eta Ikastetxeak Kantari ekimeneko abesbatzak bat egin zuten atzo, Santa Ana antzokian eskaini zuten udaberriko kontzertuan. Bi urte dira ikastetxeetako abesbatzek ekitaldi honetan parte hartzen ez zutela eta atzokoan itzuli ziren.

Guztira lau abesbatzak eskaini zuten kontzertua oholtza gainean. Ganbara Hasiberriak, Ikastetxeak Kantari, Ganbara Txikitxo eta Ganbara Txiki abesbatzek mota guztietako piezak abestu eta dantzatu zituzten, Aitor Bian Bidarteren  eta Aitor Agirianoren zuzendaritzapean. Gainera atzoko kontzertua Ikastetxeak Kantari ekimeneko kamiseta berriak estreinatzeko ere baliatu zuten.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.