Oñati eta Elorregi arteko bidea itxita egongo da bi orduz

Oihana Elorza Gorostiza 2023ko mar. 18a, 09:48

Elorregin jarrita dagoen oharra.

Arratsaldean egingo den duatloiak aldaketak eragingo ditu Urtiagainerako bidean eta herri barruko kaleetan ere.

Arratsaldea da aurtengo Oñatiko duatloia, eta horrek hainbat aldaketa ekarriko ditu zirkulazioari lotutakoak. Adibidez, itxita egongo da Oñati eta Elorregi arteko errepidea, bi orduz, arratsaldean, 16:30etik 18:30era. Mozketa horrek, gainera, Zañartu inguruko errepideei ere eragingo die. Errepideei lotuta, Arantzazurako bidean ere egongo dira aldaketak. Izan ere, Urtiagainera igoko dira parte-hartzaileak bizikleta proban, eta hori egin ahal izateko zirkulaziorako itxita egongo da errepide zati hori. Horrela, Oñati eta Urtiagain arteko errepidea ere itxita egongo da ibilgailuendako, 17:00etatik 18:00etara.

Herri barruan, berriz, 16:00etatik 19:00etara, tarteka, herriguneko zenbait kaletatik ere ezingo dira ibilgailuak pasa Bidaurretatik Kasablankako irteerara bitartean. Aldaketen berri emateko, oharrak jarri dituzte atarietan antolatzaileek, eta barkamena eskatu dute aldez aurretik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak