Oñati Gizateriaren Ondare izendatzea proposatu du alderdi popularrak

Oihana Elorza Gorostiza 2023ko mar. 15a, 18:38

Oñatiko PPk maiatzeko hauteskundeetarako programan sartuko du Oñati Gizateriaren Ondare izateko proposamena. Corpus jaia ondare immaterial izendatzea ere proposatuko duela jakinarazi du.

"Oñatiko ondare historiko eta monumentala Gizateriaren Ondare Hiritzat hartzea merezi duela" uste du Ricardo Guisadok, PPko Oñatiko alkatetzarako hautagaiak. Horren berri eman du azken egunetan sare sozialetan eta baita prentsa ohar bidez ere. Oharrean dioen bezala, Guisadok uste du "Sancti Unibertsitatea, Bidaurretako monasterioa, Arantzazuko basilika, Arrikrutzeko haitzuloa, ehun urtetik gorako baserriak, San Migel Arkanjeluaren Parrokia bezalako elizak edo Oñati osoan sakabanatutako ermitak nahikoa" direla "Unescok Oñati Gizateriaren Ondare izendatzeko".

Oñatik, Gizateriaren Ondare izateko irizpide kultural eta naturalak betetzen dituela uste du Guisadok, Unescok eskatzen duen bezala. Izendapen horrek, ginera, Udala eta Aldundia behartuko lituzkete hirigune historikoa mantentzera eta ingurumena babestera. "Horrek udalbatzari Oñatiko irudia eta ondare monumentala suntsitzen ari diren pintadekin eta pankartekin amaitzea eskatuko lioke", dio Guisadok.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak