Hasi dira erabiltzen Santa Anako kamerino berria

Santa Ana antzokiko agertoki atzean dagoen kamerino berria.

Agertokiaren atzean zegoen biltegia egokitu eta kamerino bihurtu dute, emanaldia egitera datozenak eroso egoteko tokia izan dezaten. Goiko solairuan dagoen kamerinoaren osagarri izango da egongela hau.

Santa Ana antzokian emanaldiak egitera datozen aktore, kantari, aurkezle edo bestelako artistek erabiltzeko egongela edo kamerinoa prestatu dute agertoki atzean. Biltegia zegoen lehen espazio horretan, eta kamerino funtzioa egiteko egokitu eta prestatu dute orain: egoteko gune bat eta komun egokitua ondoan.

Goiko solairuan badago beste kamerino bat, dutxak ere badituena, eta horren osagarri izango da hau. Lanak egiteko aurrekontua herriko hiru diseinu eta barne dekorazioko enpresei zien Udalak eta Kaiori esleitu zitzaion, 20.400 eurotan. Dagoeneko hasi dira, gainera, erabiltzen, joan den asteburuko emanaldietan, hain zuzen ere.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.