Orkestra barrutik ezagutzeko saioa egingo dute zapatuan Santa Anan

Oihana Elorza Gorostiza 2023ko mar. 14a, 07:18
Arantzazu Bikuña, Arantxa Iturriotz, Aitor Garitano eta Aitor Biain astelehen goizeko aurkezpenean, Errekalden.

Musika eskolarekin batera antolatu duten saioa izango da eta musika instrumentua aukeratu behar duten ikasleek eta gurasoek orkestrako instrumentu desberdinak ezagutuko dituzte, abesti ezberdinen bitartez. Kontzertua musikarien artetik jarritzeko modua ere izango dute.

Bi emanaldi egingo ditu Aequus Ensemble orkestrak datorren zapatuan, hilak 18, Jose de Azpiazu musika eskolarekin batera, Santa Anan. Lehenengoa Musika Mugimendua III-ko haur eta familiendako izango da, intrumentua aukeratu behar duten seiu urteko 25-30 ikasle eta euren etxekoendako. Aitor Bian zuzendariaren eskutik, oskestraren instrumentuak eta teknikak ikusiko dituzte; biolin txiki batzuk joteko aukera ere izango dute: "Orkestrako instrumentuak deskribatuko eta ezagutuko ditugu abesti ezberdinak erabiliz. Horrez gain, jolas txiki bat ere egingo dugu abestiak ezagutuz". 45 minutu inguruko saioa izango da.

11:00etan izango da lehen emanaldia. Bigarrena, 12:30ean hasiko da eta herritar guztiendako irekia izango da. Kontzertu hori 0 aulkitik, musikarien artetik, jarraitu ahal izango dute umeek. Material didaktikoa ere prestatu dute orkestra hobeto ezagutzeko. "Musika bandarekin bezala, orkestrarekin egingo dugu orain ezagutza saioa. Sokazko taldea entzuteko oso aukera ona da eta kontzertu horietan, entzule moduan, musika sentitu eta probatu ahal izango dute ikasleek. Biolak, kontrabaxuak... bertatik entzuteko aukera izango dute", adierazi du musika eskolako irakasle Arantxa Iturriotzek.

Kantu Eskola Kantari

Bestalde, Ganbara Faktoriako txikienek, Kantu Eskola Kantari saioa eskainiko dute egubakoitzean, 19:00etan. Bi urteren ostean, gainera, talde guztiak elkartuko dira, Ikastetxeak Kantari barne. Hamasei piezako emanaldia eskainiko dute Aitor Biain eta Aitor Garitano zuzendarien pean eta Eli Mendiaraz piano jotzailearen laguntzarekin.

Egubakoitzeko zein zapatuko emanaldiak Santa Ana antzokian izango dira eta sarrerak salgai daude dagoeneko ohiko tokietan: bost euro Kantu Eskola Kantari saiorako eta hiru euro oskestraren kontzerturako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak