Aitziber Fernandez izango da Oñatiko PSE-EEren alkategaia

Mirari Altube Arrese 2023ko mar. 10a, 13:06

Aitziber Fernandez. (Argazkia: Alderdi Sozialista)

Aitziber Fernandez, 47 urteko oñatiarra, da Alderdi Sozialistaren Oñatiko hautagaia. "Ilusioz eta arduraz" aurkeztuko da eta "herritarren bizi-kalitatea hobetzea" helburu duen proiektu bat duela Oñatirako adierazi du.

Bigarrenez aurkeztu da Fernandez PSE-EEren Oñatiko zerrendaren buru, eta sozialistek udalean galdutako ordezkaritza "berreskuratzeko" lan egiteko konpromisoa hartu du. Oñati "eraldatzeko" asmoa agertu du prentsa-ohar bidez, eta gaineratu, "proposamen zehatz eta egingarriak" dituela etorkizuneko erronkei "eraginkortasunez aurre egiteko". Herri gisa "gehiago merezi" dutela oñatiarrek uste du eta azpimarratu "aniztasuna, bizikidetza eta egonkortasuna" bermatzen dituztela sozialistek.

Artearen historian lizentziaduna da Fernandez eta Gasteizko Michelin lantegian dihardu lanean. Mendoza (Araba) eta Oñati artean bizi da eta "udalerriaren errealitatearekin oso konektatuta" jarraitzen duela adierazi du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak