Emakumeen HOTS-a izenburua du kontzertuak eta Martxoaren 8aren bueltan egingo da. Zoritxarrez, musika munduan ere emakumeen presentzia oso txikia da, eta, hori dela eta, Ganbara Faktoriak errebindikazio hori babesteko asmoarekin antolatu du, eta, hain zuzen ere, Hots Abesbatzak egingo du.
Aukera horretarako programa berezia hautatu dute eta hamaika pieza entzuteko aukera egongo da; nola ez, guztiak emakumeek konposatutakoak. Pianoan Amaia Zipitria egongo da. Sarrerak salgai daude www.oñati.eus-en eta Txokolateixan, 5 euroren truke.