Udako kanpainari dagokionez, martxoaren 13an hasi eta 22ra bitartean eman beharko da izena. Ondoren, 28an zozketen emaitzak banatuko dira posta elektroniko bitartez. Martxoaren 29tik apirilaren 5era bitartean, berriz, bajak emateko epea izango da; libre gelditzen diren plazak itxarote-zerrendan daudenen artean banatuko dira.
Kontuan hartu behar da txanda bakoitzean gehienez hiru jardueratan eman ahalko dela izena eta jarduera bakoitzean gehienez hiru ordutegitan. Lehenengo txanda ekainaren 26tik
uztailaren 7ra izango da eta bigarren txanda, uztailaren 10etik 21era. Txanda bakarraren kasuan, berriz, ekainaren 26tik uztailaren 21era arte izango da.
Izen-ematea kiroldegiko webgunean egin beharko da eta beharrezkoa da webgunean erregistratuta egotea, bazkide izan edo ez. Ezinbestekoa izango da datu pertsonalen artean harre-
manetarako telefonoa eta helbide elektronikoa agertzea. Prezioak aldakorrak dira kirolaren arabera eta kiroldegiko bazkide izan edo ez.
Udaleku irekiak
Aurten ekainaren 26tik uztailaren 21era izango dira, 10:00etatik 13:00etara. Gainera, berrikuntza nagusi batekin datoz: elkargunea goizetan Eltzia izango da, eta ez gaztelekua, orain
arte bezala.
Izena emateko epea astelehenean irekiko da eta hilaren 24ra arte iraungo du. Hain zuzen, online bidez egin beharko da eta, inskripzio-orria bete ondoren, ordaindu izanaren ziurtagiria eta legezko tutore baten nortasun agiriaren kopia erantsi beharko dira. Prezioa 74,88 euro da eta bigarren haurretik aurrera merkeagoa izango da.Zaintza zerbitzua ere izango da, 08:15etik 10:00etara.
Arte udalekuak
Marrazkigintza, eskultura, margolaritza eta beste arte-adierazpen batzuk lantzeko aukera ere izango dute haurrek, arte udalekuen bitartez. Udaleku irekien data eta ordutegi berak izango ditu, baina jarduerak gaztelekuan egingo dituzte. Izena emateko epea ere datorren astelehenean hasi eta martxoaren 24an bukatuko da; online bidez egin beharko da.
Prezioa ere udaleku irekien bera da, baina plazak, ordea, mugatuak izango dira, udalekuen ezaugarriak direla eta. Izena ematen dutenen artean zozketa egingo da eta emaitza izen-emate epea bukatu osteko astean jakinaraziko dute; zeintzuk izan diren hautatuak.