Nekazaritzako jarduera osagarrien ikastaroa antolatu dute Oñatin

Josu Bilbao Atxutegi 2023ko martxoaren 2a

HAZI fundazioak langabezian daudenendako ikastaroa prestatu du Oñatin. Nekazaritza jarduera osagarriak ziurtagiri profesionala eskuratzeko aukera izango dute izena ematen dutenek

Nekazaritza sektorean lan egiteko langabezian daudenak gaitu nahi ditu HAZIk, eta horretarako Nekazaritzako jarduera osagarrien 370 orduko ikastaroa eskainiko du Oñatin. Ikastaroa Zubillaga auzoko Olaburun izango da, eta martxoaren 20an ekingo diote. Eskolak, 9:00etatik 14:00etara izango dira, eta nekazaritza-ustiategietan eta enpresetan praktikak egiteko aukera ere eskainiko dute.

Izena eman daiteke www.hazi.eus webgunean edota fpegipuzkoa@hazi.eus helbide elektronikora idatzita.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak