Nuñezen aldaketarekin taldeak erabaki honekin lortu nahi duena da azkenaldi honetan daramaten dinamika negatiboa etetea. Aloña Mendi azken bigarren postuan dago sailkapenean eta azken 7 partiduetatik bakarra irabazi dute; egoera honi buelta emateko Aritz Garmendiak hartuko du lehenego taldearen ardura.
Atzo arratsaldean Garmendia izendatuaz bat, ondoren erregional mailako entrenamendu zuzendu zuen, Nuñezek eta Dabid Zaitegik, bigarren entrenatzaileak, jokalariak agurtu eta zortea oparo ostean. "Aurrerantzean, kanpotik bada ere, ekipoaren alde bultza egingo duten bi zale gehiago izango dira" azpimarratu dute klubetik, eta zuzendaritzatik eskerrik zintzoena eman nahi die Gari Nuñez, Dabid Zaitegi eta Iban Agirrezabalari hilabete hauetan elkartearen alde eman duten guztiagatik eta erakutsi duten konpromisoagatik.