Egurra lantzen ikasteko tailer berri bat hasiko dute martxoan Eltzian

Oihana Elorza Gorostiza 2023ko ots. 28a, 13:11
Oñatiko Zizelkatzaileak taldeko hiru kide Eltzian duten gelan.

Oñatiko Zizelkatzaileak elkarteak antolatu duen beste ikastaro bat izango da eta egurra lantzen ikasi gura duenarendako zein hobetzen jarraitu gura duenarendako izango da. Martxotik ekainera izango da, eguaztenetan.

Zizelkatze tailer berri bat antolatu du Oñatiko Zizelkatzaileak elkarteak. Eltzian izango da, aurrekoak moduan, eta ikasten hasi gura duenak eta dakiena hobetu gura duenak eman dezake izena.

Martxoaren 8tik ekainaren 14ra bitartean izango dira eskolak, eguaztenetan, Francisco Javier Arrieta irakaslearekin: 14:45etik 16:45era eta 17:00etatik 19:00etara. Prezioak dira: taldeko bazkideek, 50 euro; langabetuek, 40 euro eta langileak 60 euro.

Izena eman gura duenak, helbide honetara idatzi behar du mezua: zizelkatu@gmail.com.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak