Duela egun batzuetatik arazoak daude Oñatiko hainbat etxetan Goiena telebista ikusteko. Arrazoia da Belarreko antenan dagoela herrian Goiena telebista ikustea ahalbideratzen duten errepikagailua, eta azken hori matxuratuta dagoela. Teknikoak saiatu dira azken egunetan Belarrera heltzen, baina elurragatik ezinezkoa izan zaie. Dena den, eguraldiak hobera egin eta antenarainoko bidea garbitu orduko konpondu ahalko dute matxura.