Ikus-entzunezko bertso berriak, garaiari eta giroari jarriak

Larraitz Zeberio Lekuona 2023ko ots. 26a, 16:34

Igor Elortza, Rafa Rueda eta Alvaro Olaetxea Oñatiko Verdury Hall gaztelekuan izan dira gaur eguerdian Zart kolektiboarekin kaleratutako Anonyme Popular disko-liburua aurkezten.

Urtarrilean aurkeztu dute proiektu berria eta herriz herriko aurkezpen biran Oñatin egin dute geldialdia, gaur. Zuzeneko emanaldian Elortzaren bertsoak eta Ruedak haiei jarritako hip-hop, pop, bachata zein funk doinuak entzun dituzte bertaratutakoek. Ikus-entzunezkoekin ere osatu dute ikuskizuna. Indibidualismoaren eta kolektibitatearen arteko tentsioei buruzko kezkak, bertsogintza eta musikagintza nahastuta. Gaurkotasun handiko gaiak betikoagoak direnekin nahastuta. Bizi ditugun inkoherentziak eta deserosotasunak, eta ispiluaren aurrean jartzen garenean denoi sortzen zaizkigun galderak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak