Bizipoz izango da benjaminen, alebinen eta infantilen babeslea. Benjamin mailan, honako txirrindulari hauek ariko dira: Danel Amenabarro Arregi, Martin Esparza Castaños, Jon Guridi Murua, Auritz Lakontxa Villar, Harriet Madinagoitia Irizar, Ganix Martin Altube, Kaiet Martin Altube, Auritz Urzelai Aizpeolea eta Kattalin Urzelai Ugarte. Zuzendari lanak Mario Garciak eta Egoitz Martinek egingo dituzte.
Alebin mailan, berriz, Oinatz Agirregabiria Agirre, Oier Ezkibel Bastida, Xabier Gabilondo Urzelai, Jon Gaztañaga Gonzalez, Unai Irizar Perez de Arenaza, Luken Olalde Agiriano, Izei Oleaga Garcia, Urko Ugarte Elorza, Iraitz Urteaga Martin eta Oinatz Zumalde Zelaia ariko dira, Aitor Atorrasagastiren eta Iñigo Ezkibelen zuzendaritzapean.
Infantil mailako taldea honako ziklista hauek osatuko dute: Ane Atorrasagasti Fernandez, Peru Guenetxea Irizar, Aimar Irizar Perez de Arenaza, Oihan Irizar Urkia, Xabi Jausoro Aginagalde, Aitor Murguzur Diaz de Monasterioguren, Hodei Ruiz Martin, Bittor Ugarte Madinagoitia eta Telmo Urzelai Ugarte. Halaber, Xabat Castaños, Anartz Murguzur eta Markel Irizar izango dira zuzendariak.
Kadete mailan, gizonezkoetan, Urko Bikuña Arroyo, Mario Elizburu Perez, Xabat Irizar Perez de Arenaza, Danel Markuleta Bikuña, Eneko Mugarza Aurre, Jon Sanchez Gonzalez eta Julen Zubia Aguirre ariko dira, eta zuzendariak, berriz, honako hauek izango dira: Ander Blazquez, Julen Otero, Ekaitz Txintxurreta eta Julen Umerez. Talde horren babeslea Ulma izango da.
Kadete mailako nesketan, bailara mailako Lokatza-Igamo-Bolintxo taldean, lau oñatiar izango dira aurten: Izaro Agirre Zoilo, Arantxa Anduaga Santos, Izar Ezkibel Bastida eta Maddi Oleaga Garcia.
Azkenik, junior mailan, Ulmak babestutako taldean, bost ziklista ariko dira: Aratz Arenaza Irizar, Haritz Arregui Zubizarreta, Alex Beristain Santos, Unax Errasti Urteaga eta Beñat Iñarra Mateo. Era berean, Julen Arkauz, Mikel Fernandez eta Iñaki Mugarzak egingo dituzte zuzendari lanak.
Afizionatu mailan, lau oñatiar
Horiez gain, afizionatu mailan, lau oñatiar izango dira: Danel Casais (Laboral Kutxa), Unai Cueva (Grupo Eulen), Aimar Erostarbe (Cafe Baque) eta Aimar Madina (Caja Rural).
Oñatiko lehen lasterketa, martxoaren 11n
Taldeak aurkezteaz gain, Oñatin korrituko dituzten lasterketen berri ere eman dute. Lehena, martxoaren 11n izango da, eskola-mailakoa.
Ekainaren 3an, berriz, kadete mailako Olakua saria izango da (Gipuzkoako Txapelketa).
Uztailaren 15ean, kadete mailako emakumezkoen Oñati Saria izango da (Ulma Txallengea).
Junior mailan, bestalde, bi lasterketa izango dira. Batetik, apirilaren 29an, Arantzazu Igoera eta, bestetik, irailaren 9an, Gari Baños Memoriala.
Azkenik, afizionatu mailako Oñati Saria izango dute, irailaren 16an.
Zuzendaritza Batzordean, zortzi kide
Zuzendaritza Batzordeari dagokionez, Aitor Atorrasagasti da lehendakaria eta Edurne Ugarte, berriz, lehendakariordea. Idazkari lanetan Imanol Arkauz ari da eta diruzain lanetan, berriz, Lino Urzelai. Bokalak lau dira: Iosu Alberdi, Andoni Guenetxea, Juan Karlos Mugarza eta Kepa Umerez.