Aloña Mendik 0-1 galdu du Oiartzun taldearen aurka

Imanol Beloki Unamuno 2023ko ots. 19a, 19:31

Gaizka Zelaia baloiarekin.

Aloña Mendik 0-1 galdu du Azkoagainen Oiartzuren aurka. Lehenengo zatiko hogeita hamar minutuen aurretik iritsi da oiartzuarren gola (25. minutuan), eta oñatiarrek jokaldi interesgarriak izan dituzten arren, ezin izan dute punturik eskuratu.

Lehen zatian antzera aritu dira bi taldeak, baina, lehen zatiko ordu erdia betetzear zegoela, falta baten ondoren pase eder bat ondo errematatu dute buruz oiartzuarrek, eta, partiduko lehen gola, eta bakarra jaso du Aloña Mendik. Golaren ostean, Oiartzun taldekoak atzean sendotu dira, eta oñatiarrei ez diete aukerak sortzeko betarik eman.

Bigarren zatian, Aloña Mendi hobeto aritu da, eta, berdinketa lortzeko aukera ugari izan dituzte oñatiarrek. Hala ere, Oiartzun taldeko atezaina oso ondo aritu da eta geldiketa bikainak egin ditu. Partida amaitzear zegoela, Aloña Mendiko Jon Irazabal atezainak geldiketa aparta egin du, eta horrekin oiartzuarren bigarren gola eragotzi ahal izan du. Azken minutura arte borrokan jarraitu dute oñatiarrek, baina, berdinketaren gola ez da iritsi.

Bergarak puntu bakarra

Bergarak Beti Gazte takdearen aurka jokatu du Agorrosinen, eta, ez batak eta ez besteak ez du golik sartu. Hori horrela, puntu bakarrarekin konformatu behar izan dira bergararrak, baina, ezinbestekoa izango dute garaipena datozen jardunaldietan, azken postuetatik gorako bideari ekiteko.

UDAren garaipen garrantzitsua

Goiko postuetan dagoen Eibar taldearen aurka jokatu du, bestalde, UDAk. 2-3 gailenduta, aretxabaletarrek hiru puntu oso garrantzitsu eskuratu dituzte. Sailkapen orokorrean, hamahirugarren postuan jarri dira horrela; bailarako taldeen artean goren dagoen taldea izanda.

Zulo beltzean, burua ezin altxa

Mondra ez da denboraldi ona egiten ari, eta, 22. jardunaldi honetan, etxetik kanpora, lau gol sartu dizkio Añorgak. 4-0eko porrota, eta, sailkapenean azken postuan daude, hamaika punturekin soilik. Beraien aurretik dago Vasconia, baina, hamar puntuko aldea dago bataren eta bestearen artean.

Leintz Arizmendik garaipena, Bergarak porrota

Emakumezko Ohorezko Erregional mailan, bestalde, 0-1 irabazi dio Leintz Arizmendik Ostadar taldeari, eta, hiru puntuak eskuratuta, sailkapenean bosgarren postuan daude, 35 punturekin. Bergarak, aldiz, 2-0 galdu du Tolosaren aurka, eta sailkapenean hamabosgarren postuan dago, zazpi punturekin, ligan azkenengo postuan dagoen Urnietarekin puntuak berdinduta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak