Fagor Industrial Aloña Mendi eskubaloi taldeak hamaseigarren jardunaldia jokatu du, gaur, Zubikoa kiroldegian, Alkar Taberna Corazonistas taldearen aurka, eta 32-25 garaitu du etxeko taldeak. Partidu gogorra izan dute gaur oñatiarrek, izan ere, urduritasun uneak bizi izan dituzte partidu osoan zehar. Hala ere, bigarren zatian fin aritu dira, eta, estuasunetik irtenda, markagailuan diferentzia atera eta garaipena lortu ahal izan dute.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.