"Oltza inguruan elurra sendo dago oraindik, gehien, pistan bertan. Datorren astean elur gehaigo etorri daitekeela ere abisatu dute. Hortaz, ez du merezi lan larregi hartzeak bidea zabaltzen", azaldu dute fondakoek. Dena den, ibilgailu bereziekin bada ere astebururako generoa eroatea lortu dute, eta esan dute ez dela txorizo pintxorik faltako.
