Domeka arratsaldean, berriz, Oñatzeko dantzariak aterako dira kalera, Luzaideko dantzak egitera. Martitzenean, txokolate solidarioa banatuko dute elizbarrutiko misio taldeko kideek. Txorimaloak eta DJ festa ere egongo dira plazan iluntzean, eta, horien aurretik, umeendako ikuskizuna, urtero bezala. Zirika Zirkus taldeak Aurkitu gabeko altxorra lana egingo du Zubikoan; salgai daude sarrerak. Ikastetxeak ere batuko dira Inauterietara, eta mozorrotu. Pake Lekuko bazkideek, berriz, txistorra jan zuten atzo, bihar bazkaria egingo dute eta martitzenean Tolosara joango dira egun pasa.